MAIRU ANTZERKI TAILERRA "INTXAURRA"
15nov19:0019:00▼Miércoles 15, 19:00h MAIRU ANTZERKI TAILERRA "INTXAURRA"Antzerki Aroa
▼
Miércoles 15, 19:00h
Entrada
LEIHATILA: emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago. AURRERATUA: emanaldiaren aurreko egunetan bakarrik leihatilan.
Comprar
OROKORRA 8€ GENERAL 8€Detalles del evento
Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Terexak ez du sendagaiarekin asmatzen. Burutan du bere garaian konponbideren
Detalles del evento
Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Terexak ez du sendagaiarekin asmatzen. Burutan du bere garaian konponbideren bat aurkitu zuela, baina burua ere galtzen hasia denez, ez du zehaztasunez gogoratzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Gero eta nekezagoa zaio arnasa hartzea.
Terexak tarteka herriko medikuaren eta Xorrotxa, gaztetako adiskidearen bisitak jasotzen ditu. Azken hau, urte luzez atzerrian aberastasunen bila ibili ondoren, berriki herrira itzulia da. Baina bi lagun hauez gain, bere eldarnio eta ametsetan bertze hiru pertsonaiarekin eginen du topo Terexak. Piarres, bere birraitatxi Ganixen lagun mina, lehen mundu gerran hildakoa, Osaba Miguel, errefuxiaturik zegoela hil zutena, eta Terexaren ama zena azkenik.
Hiru pertsonaia hauen mamuekin Terexaren familiaren historia ezagutuko dugu. Errealismo magikoan murgildu eta irudi poetikoak baliatzea da asmoa. Terexaren sentimendu eta emozioen bidez, inguratzen gaituen ekosistemak, inguratzen gaituzten baldintzek, guregan duten eragina azalerazi. Inguruko baldintzek eta ezaugarriek eragiten dutelako herriengan, hizkuntzengan, jendearengan? inguratzen duten lurrek landareengan eragiten duten moduan.
Zuzendaritza: MAIRU (Manex Fuchsen laguntzarekin).
Testua: Gaizka Sarasola.
Antzezleak: Josune Etxepare, Ainara Ribera, Ritxi Abril, Iban Garro, Juanen Saralegi eta Gaizka Sarasola.
Argi diseinua: Andoni Mendizabal.
Soinu diseinua: Ibai Gogortza.
Musika: Ibai Gogorza eta Gaizka Sarasola.
Eszenografia eta atrezzoa: Adrian Labadie eta Eduardo Conde.
Jantziak: Marodi Sorkuntzak.
Kartela: Garazi Conde.
Argazkiak: Gotzone Rekondo.
(*) Kantuetako ahotsak: Jean Baptiste Suhas (1884-1964) eta Xalbador (1920-1976).
IRAUPENA: 70´
HIZKUNTZA: Euskera
PUBLIKOA: Helduak