METROKOADROKA KOLEKTIBOA "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan"

27urr19:0019:0027 ostirala, 19:00etan METROKOADROKA KOLEKTIBOA "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan"Antzerki Aroa

27 ostirala, 19:00etan

Sarrera

LEIHATILA: emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago. AURRERATUA: emanaldiaren aurreko egunetan bakarrik leihatilan.

Ekitaldiaren xehetasunak

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

“Errealitatetik kanpo errealitatea bera aztertzen ikuspegi surrealistetatik, errealitatea bera oso surrealista izaten delako” Agus Pérez (Ganbila)

Familia eredu berriei buruzko sitcom poetikoa

Konpainia: Metrokoadroka.
Zuzendaritza: Marina Suarez Ortiz de Zarate, Oier Guillan.
Aktoreak: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate, Javier Barandiaran.
Jantziak: Idoia Beratarbide.
Ekoizpena: Oscar Picazo (ENTER Banaketak).
Argiak: Junki Mayo.
Soinua: Patxi Suinaga.
Eszenografia laguntzailea: Alvaro Ledesma.
Argazkiak: Mendi Urruzuno, Kulturaz.
Laguntzaileak: Garaion Sorgingunea, Dinamoa, Kulturaz Kooperatiba, Lekuona Fabrika, Errenteriako Udala, Eztena jaialdia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.

IRAUPENA: 70’
HIZKUNTZA: Euskera.
PUBLIKOA: Helduak

Antolatzailea