METROKOADROKA "Artxibo biluzia"
30urr19:0019:00▼Asteazkena 30, 19etan METROKOADROKA "Artxibo biluzia"Antzerki Aroa
▼
Asteazkena 30, 19etan
Sarrera
LEIHATILA: emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago. AURRERATUA: emanaldiaren aurreko egunetan bakarrik leihatilan.
Ekitaldiaren xehetasunak
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta
Ekitaldiaren xehetasunak
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.
Konferentzia performatiboa, dokumentu antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.
Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran.
Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.
Ikerketako zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Argiztapena: Imanol Garcia.
Ekoizpena: Josu Zubia.
Promo argazkiak: Amets Badiola Rubio.
Proiektuan kolaboratzaileak: Danele Sarriugarte, Maria Elorza. Nagore Legarreta.
Aliatuak: Azala kreazio espazioa, Kampai espazioa, Laudioko kultur faktoria, Ehuntze espazioa, Baratza aretoa.
Bultzatzaileak: Jakin eta Usurbilgo Udala.
HIZKUNTZA: Euskera
PÚBLIKOA: Heldua