BERTSO AROA "AMAraun"

14ots19:0019:00Asteazkena 14, 19:00etan BERTSO AROA "AMAraun"BERTSO AROA 2024

Asteazkena 14, 19:00etan

Sarrera

LEIHATILA: emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago. AURRERATUA: emanaldiaren aurreko egunetan bakarrik leihatilan.

Ekitaldiaren xehetasunak

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Ez aurreikusi dantza ikuskizun bat, ez espero bertso emanaldi bat; hau bidaia bat da.
Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Bidean, gorputzak, ahotsak, dantza eta bertsoa gurutzatu zaizkigu. Eta amatasunak gurutzatu gaitu.

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.

Izan ala ez izan?
Edo…
Izan nola?

Sorkuntza eta Ideia Nagusia: Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta Ahotsa: Oihana Iguaran
Musika Ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
Jantzitegi Arduradunak: Ramón García, Maridomingi
Argi Diseinua: Junki Mayo
Soinu Diseinua: Jon Garagarza (SOINUA GARA)
Irudia: Iurre Aranburu
Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak

IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Euskara
PUBLIKOA: Heldua

OROKORRA 5€ (14 urte artekoak doan)*.
LAU EMANALDIETARAKO BONUA 15 eurotan