ANODINO TEATROA "Obsoletus"
13mar19:0019:00▼Asteazkena 13, 19:00h ANODINO TEATROA "Obsoletus"IRRIZIKLO 24
▼
Asteazkena 13, 19:00h
Sarrera
LEHIATILA: antzezpena baino ordubete lehenagotik. ALDEZ AURRETIK: leihatilan bakarrik, emanaldiaren aurreko egunetan.
Ekitaldiaren xehetasunak
Lantegiaren ixtearekin sortutako protesta jendetsua, denborarekin guztiz ahulduta dago, Ione eta Elias bakarrik geratzen direlarik. Baina Txarlik itxaropena dakar, hitzemateak lortu ditu, baldintza bakar batekin: Itxialdia berehala utzi
Ekitaldiaren xehetasunak
Lantegiaren ixtearekin sortutako protesta jendetsua, denborarekin guztiz ahulduta dago, Ione eta Elias bakarrik geratzen direlarik. Baina Txarlik itxaropena dakar, hitzemateak lortu ditu, baldintza bakar batekin: Itxialdia berehala utzi behar dute.
Gaur egungo gizartean badu zentzurik borrokak edo zaharkitua geratu al da? Agian aldarrikapenak izatea da obsoleto dagoena?
Azkeneko gatazkei begirada azkar bat besterik ez dugu egin behar konturatzeko hedabideek, erantzule politikoek eta gatazkan erlazionatutako taldeek berehala erabiltzen dutela hitz hori, biolentzia, edozein gizarte mugimendu estigmatizatuz. Hitz bitan, indarkeria mota oro, nahiz eta intentsitate gutxikoa izan, zaharkitua bilakatu da, obsoletoa.
Gizartea ere, orokortze honen biktima izan da eta aldarrikapenak deuseztatzen ditu kaleratzen direnean, gatazka honen balantza zeharo desorekatuz.
Gure antzezlanean langile gatazka batean jartzen dugu ardatza eta botere galtze horretan. Langileak zaharkitutak daude , aurrez galdutako partida bat jokatzen ari dira. Agian moduak ez daude zaharkitutak.
Agian zaharkituta dagoena aldarrikapenak izatea besterik ez da.
***
OBSOLETUS komedia bat da, komedia politiko bat. Gatazka bat kontatu nahi duena baina Anodino Teatroaren sena galdu gabe, euskerazko komedia bat, lotsagabea eta ausarta.
Aktoreak:Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino
Zuzendaria: Pako Revueltas
Testua: Aitor Fernandino
Eszenografia eta atrezzoa: Atx Teatroa
Argiztapena: Javier Garcia (Kandela)
Soinu espazioa: Ruben G. Mateos
Argazkiak: Lucía Sáez Báez
Bideoa: Iñigo Cobo
Hizkuntza: Euskaraz
Iraupena: 75′
Publikoa: Gazte-Heldua