NAFARROAKO ARTE ESZENIKOEN ERREFERENTEA
Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritzaren ekimenez, koordinakunde bat sortu zen antzerki-taldeek eta arte dramatikoari lotutako pertsonek osatua, Escuela Navarra de Teatro/Nafarroako Antzerki Eskola abian jarri zuena.
Bere historian zehar, ehunka gazte trebatu dira ENTNAE n eta milaka lagunek gozatu dute bere aretoaren programazioaz, Nafarroako arte eszenikoen erreferente batean bihurturik.
ENTNAEk, Arte Eszenikoetarako Zentro Integralak, antzerki-jardueretarako hitzarmen bat du Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuarekin, antzerki-arloko hezkuntza-jardueretarako beste bat Hezkuntza Departamentuarekin, eta programak garatzen ditu Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako beste tokiko erakunde batzuekin lankidetzan.
ENTNAEren helburuak eta filosofia
ENTNAEk, Arte Eszenikoetarako Zentro Integralak, gure Erkidegoan Antzerki Artea garatzea du helburu, aktoreak modu integralean trebatuz.
ENTNAEk jarduerak eta proiektuak egitea bultzatzen du, ikusleei askotariko adierazpen eszenikoak eskuratzea errazteko eta, horrela, artea gizarte-ondasun bihurtzen laguntzeko.
ENTNAE: elkargunea
Nafarroako Antzerki Eskolaren egoitza Iruñeko alde zaharrean dago, San Agustin kaleko 3. zenbakian. Hiru gela eta bi erakustareto ditu, bat 300 lagunentzako edukierarekin eta bestea 100 lagunentzako edukierarekin.
ENTNAEk etengabeko jarduera mantentzen du, 1985ean sortu zenetik sendotzen joan dena, programa propioekin, kultur ekimenei harrera eginez, deialdiekin, umeentzako antzerki testuen lehiaketa bezalakoa, Teatro-Antzerki aldizkariarekin, arte eszenikoei, atrezzoari eta antzerki jantziei buruzko dokumentu-funts zabala izateaz gain.