Hiruhilabete honetan, ENTNAEn, ikuspuntu ezberdinetatik zure gaitasun eszenikoak bultzatzeko kurtsoak eskaintzen ditugu: Maskara, dantza, interpretazioa eta antzerki-ikerketa.

Commedia dell'arte-a

Datak: Martxoaren 31tik apirilaren 16ra.
HorarioAstelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara
Prezioa: 175€
Profesor: Patxi Larrea (Aktore eta zuzendaria, maskara komiko eta clown espezialista)

- commedia dell'arten Europa mailan eragina izan zuen antzerki mugimendu bat izan zen eta gaur egungo antzerkian marka utzi duena baita ere. Ikasgai hau beharrezkoa da aktore formakuntzan, zehazki maskararen erabileran, erritmoan, gorputzean eta dramaturgian.

Kurtso hau maskara formakuntzan eta commedia dell'artenoinarrituko da, bere pertsonaiak ikertzen, inprobisaketan eta antzezle sortzaileak eratzen. Gorputz-lana sormen-prozesuaren oinarri bezala nabarmenduko da eta jolasaren plazerra eta inprobisaketa antzerki-sorkuntzarako funtsezko lan-tresna gisa.

 

Adierazpena, Dantza eta Gorputz-Sormena 

Datak: Martxoaren 31tik apirilaren 16ra.
Horario: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 10:30etara.

Prezioa: 100€
Irakaslea: Maite Legarrea Galar (Aktorea, koreografoa, dantza eta mugimendu irakaslea)

Ikastaro honetan mugimendua aztertuko da adierazpen artistiko eta pertsonalerako bitarteko gisa. Dantzaren, inprobisazioaren eta gorputz-kontzientziaren bidez, parte-hartzaileek beren sormena, hitzik gabeko komunikazioa eta mugimen-koordinazioa garatuko dituzte. Hainbat estilorekin esperimentatuko da, konfiantza, talde-lana eta norberaren gorputzarekiko lotura sustatuz.

 

Testu Garaikideen Bidezko Aktoreen Interpretazio Tailerra

Datak: apirilaren 28tik maiatzaren 9ra.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara
Prezioa: 150€
Irakaslea: Ramón Vidal (Eszena zuzendaria eta ENTNAEko irakaslea)

Tailer hau testu garaikideetatik abiatuta interpretazioan sakontzeko interesa duten aktoreei zuzenduta dago. Ariketa praktikoen, gidoiaren analisiaren eta dinamika eszenikoen bidez, parte-hartzaileek adierazpen-tresnak eta jarduteko teknikak aztertuko dituzte, pertsonaiak benetakotasunez eta sakontasunez lantzeko.

 

DISTORSIONADXS deformazio eszenikorako lan-tresnak.

Datak:  Maiatzaren 12tik 30era.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara
Prezioa: 200€
Irakasleak: LAS NENAS (Ane Sagüés Abad eta Cristina Tomás Olay) (sortzaileak, interpreteak, irakasleak eta ekoizleak, beste rol askoren artean...)

Ikerketa eszenikoko tailer bat, antzerkiaz kanpoko elementuak bereganatuz sorkuntzarako tresna alternatiboak garatzera bideratua.

Itxuraz azalekoa denari esanahia ematean oinarritzen dira jardueraren dinamikak. Zeharkatzen gaituzten indarkeriei buruzko hausnarketarako gune bat proposatzen da, indarkeria horiei ironiatik eta estetikatik helduz, sormenerako aukera berriak zabaltzeko. Autotune lan-tresna artistiko gisa landuko da.

 

TEKNIKA TRANPOLIN GISA. Aktore kontzeptuak hegaldi eszenikoa hasteko.

Datak:  Ekainaren 2tik 6ra.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara
Prezioa: 100€
Irakaslea: Borja Ruiz (zuzendaria, dramagilea, aktorea, pedagogoa eta antzerki aztertzailea)

Laborategi honetan aktore lanbidearen funtsezko elementu tekniko batzuetara hurbilduko gara, hala nola energia ekintzaren nolakotasun gisa, gorputz-forma adierazpen-esparru gisa, ahots-kokapenak, bestea bultzada sortzaile gisa, gardentasuna eta emozioa.

Teknika guzti hauek Eugenio Barba, Rudolf Laban, Jacques Lecoq, Meyerhold, Michael Txekhov, Sandford Meisner, Stanislavski, Mary Overlie edo Peter Brook bezalako maisu handien teoria eta praktikan dute inspirazioa. Laborategi honen esplorazioaren parte bezala, artista hauek proposatzen duten pentsamendu eta teoriara ere hurbilduko gara.

Azken helburua da aipatutako teknikei buruzko entrenamenduak aukera ematea eszena espezifikoak sortzeko, jolasetik eta irudimenetik abiatuta.

Aprobetxatu gure deskontuak!

Izena ematen baduzu bi tailerretan= 15% de descuento.
- Bi tailer baino gehiagotan izena ematen baduzu, deskontua 25%.

Informazioa eta izen-emateak posta elektronikoaren bidez: formacion@laescueladeteatro.com

Logotipo-ENT-NAE
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.