ENTNAEk egoitza artistikoen programaren bitartez sortzaile eta konpainia profesionalentzat (finkatuak edo sortzen ari direnak) aukera haundia eskaintzen du arte eszenikoen arloan haien lana garatzeko. Programa honek ikerketa, sorkuntza eta teknika arloetan laguntza eskaintzen du. "Sormen Eskola" jardueraren barruan kokatzen da eta honen helburua talentu artistikoaren garapena eta bizitza kulturala aberastuko duten ikuskizunen sorkuntza da.

Deialdiaren xehetasunak

  • Helburua: Artista eszenikoentzat ikertzeko, sortzeko eta prozesu artistikoak askatasunean partekatzeko leku bat eskaintzea. Egoitzetan lan-espazioak eta zentroko baliabideak eta instalazioak daude, eta proiektu bakoitzaren beharretara eta ENTNAEren erabilgarritasunera egokitzen dira.
  • Egoitza modalitateak:
    1. Ikerketa-egoitzak: ikerketa teorikorako eta arte eszenikoen inguruko ideien garapenerako bideratuak.
    2. Sorkuntza-egoitzak eta egoitza teknikoak: muntaian eta ikuskizunen ekoizpenean eta teknika eszenikoen perfekzionamenduan ardaztuak.

Aurkezpen epeak eta datak:

Deialdia etengabe irekita dago, bi lehentasun-eperekin:

  1. Maiatzaren 15era arte:Uztaila eta abendua bitartean sortzen diren proiektuentzat.
  2. Azaroaren 15era arte: Urtarrila eta ekaina bitartean sortzen diren proiektuetzat.

Gomendioak:

Eskaera egiteko, artistek haien proiektuak aurkeztu beharko dituzte, ikuspegia, espazio-beharrak eta helburuak eta baliabideak azalduz. Gomendagarria da zehaztea proiektuak nola lagunduko duen komunitate artistikoaren aberastasunean eta oro har, kulturan.

ENTNAEren Egoitzen Programa hau ikertzeko nahia, teknikak perfekzionatzeko eta lankidetza-ingurune batean proposamen berriak garatzeko aukera bikaina da arte eszenikoen profesionalentzat.