"EL REINO DE LAS SOMBRAS. LA BAJADA DE ORFEO A LOS INFIERNOS" itzal-antzerki tailerra.
La Zaranda-ko aktore den Enrique Bustos-en eskutik

 

ITZAL-ANTZERKI TAILERRAREN INGURUKO HAUSNARKETAK:

Platonen "La Caverna" mitoak, ezer gehiago ezagutzen ez dutenentzat kobazuloan isladatutako itzalak errealitatea direla dioen alegoria planteatzen digu. Eta hezkuntzaren bidez, egunaren argia eta ideien argia baino haratago doan errealitate bat dagoela konturatzera eramaten gaitu, ezjakintasunetik aske uzten gaituena.

Ez da hain altua gure zeregina, siluetekin lan egiteko helburua, itzalen profilak, sumetar eta egiptoar irudikapenak gogorarazten dizkiguten forma batzuk iradokitzen dizkigu, prozesio solemneen pauso erritual mantsora hurbilduz.

Koruaren dantza erritualaren bidez astroen mugimenduen korrespondentzia aurkitu, letania gregoriarren bidez ahotsen bateratzea nabaritu, eskuen kolpeen bidez eta oinetako burrunben bidez, trumoiaren burrunba sentitu.

Baina, zer funtzio du gure garaian erritualitate hau oroimenetik berreskuratzeak? Ez ote dugu galdu denboraren poderioz gogoeta-kate horrek gizabanakoen bihotzari eusten zion katebegia?

"Itzaletara" jaisten garen honetan, maitasunaren "argia" berreskuratzen saiatuko gara.

«Tal vez lo mejor de nosotros mismos no nos pertenece, tal vez no seamos más que los guardianes de algo que, cuando desaparecemos, permanece.
Una puerta sobre lo invisible se había abierto, sin ruido, se cerraba igualmente sin ruido.»
(Geai. Las aventuras de una sonrisa, Christian Bobin).

Ikastaroaren datak eta ordutegiak:
Maiatzaren 18an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 19an, igandea, 10:00etatik 14:00etara.
Prezioa:
115 euro
Izen-emateak eta informazio gehiago:
posta elektroniko bidez formacion@laescueladeteatro.com
edo gure bulegoan, San Agustín Kalea, 3, Iruña.
Izen-emateak maiatzaren 10a arte

Logotipo-ENT-NAE
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.