PACO DE LA ZARANDAK ETA EUSEBIO CALONGEK TAILER BAT ESKAINIKO DUTE URTARRILEAN, "ITINERARIOS A LA ACCIÓN DRAMÁTICA" IZENBURUPEAN.

LEKU AGORTUAK!!

Paco de la Zarandak (urtarrilak 17, 18 eta 19) "pertsonaiaren prozesua energia primariotik", "antzezlea eta bestea" edo "energia eta objeturako haren proiekzioa" lanak burutuko ditu.
Eusebio Calongek (urtarrilak 22, 23 eta 24) "testuaren irekierak, idazketatik eszenatokira" edo dramaturgia akzio plastiko sortzaile gisa" gaiei helduko die.

Tailerraren iraupena: 18 ordu. (9 ordu bakoitzarekin)
Egunak: Urtarrilaren 17, 18 eta 19 10:00etatik 13:00etara (Paco de la Zaranda) eta urtarrilaren 22, 23 eta 10:00etatik 13:00etara (Eusebio Calonge).https://es.wikipedia.org/wiki/Eusebio_Calonge_(dramaturgo)).
Prezioa: 180 €
Izen emateak: formacion@laescueladeteatro.com
Plaza mugatuak!

LA-ZARANDA-Taller-itinerarios-a-la-accion-dramatica

Ekintza dramatikorako ibilbideak

Irakastea barruan daukazunaz ohartzea baino ez da izaten, ate ezberdinak ireki pertsonaiak gu aurkitu ahal izateko. Bide hauek ez dira bakarrik testuan miatzen irekitzen baizik eta bestearekin atmosfera zehatz batean lan eginez, non jolasa bilaketa-motor gisa erabiltzen den.
Ikastaro honetan gure esperientziaren berri ematen dugu, berrogei urte baino gehiagokoa munduko eszenatokietan, prestakuntza anitzeko aktoreekin lan eginez.

Zer landuko dugu?

Akzioen elkarrizketa lantzea. Pertsonaiaren poetika mugimenduan ezkutatuta dago.
Kanpo-presiotik barne-mugimendura lan egin, tentsioa mantendu erritmoa aurkitu arte.
Barrurantz lan egin, hitz bakoitzaren ixiltasuna aurkitu behar da.
Irudiak hazten diren sakontasuna bilatzen lan egin, hitzetan gorpuztuta, edo alderantziz. Elkarlotzean garatzear dagoen antzerki metaforak sortzen duen sinbologia. Hitzetatik haratago dagoen benetako trama.
Irradiazioa landu, gure barruko energiaren proiekzioa eta gure ixiltasuna.
Testu baten pultsiotik lan egitea eta ez kontzientziatik, izpiritua gorpuztasunean pausatzen da, berak bakarrik dauka bizitzaren esentzia.
Pertzepzio sentsitiboekin lan egitea, oroimenetik irudika dezakeguna ateraz.
Espazioari dagokionez non gauden zentratu, inguruan ikusten dugunaz ahaztuz. Bestearen gorputza izango den espazio eszenikoa, etsi-etsian bilatzen dudan beste hori, etsipenez antzerkia egiten dudanean ni naizen beste hori.
Antzezlearen azalean testua berridatzi. Hitzen izpiritua haragitzen den gorpuzkera bilatuz, gorputza mekanismo fisiko batera edota testua neurri literarioetara txikiagotzea saihestuz.

Nori dago zuzendua?

Antzerkian eszenaratze bat baino gehiago poetika bat aurkitu nahi duen horri, muga dramatugiko gisa ezartzen dena eraisten duen bilaketa bat hasiz.
Gorputzarekin idazten duenari, edo idazketa bisuala egiten duenari, edo hitzak jaiotzen diren ixiltasunean bidaiatzeko espazio bat bilatzen duenari.
Testuaren haragitze poetiko bat interesatzen zaien antzezleei, antzezleen gorputzean ezkutatutako idazketan interesatuak dauden dramagileei...

Paco de La Zarandarekin egingo de ikastaroan bereziki azpimarratuko dira:

  • Pertsonaiaren prozesua energia primariotik.
  • Antzezlea eta bestea.
  • Energia eta objeturako haren proiekzioa.
  • Kontzentrazioa eta atmosfera eszenikoa.

Eta Eusebio Calongerenean:

  • Testuaren irekierak. Idazketatik eszenatokira.
  • Organikotik hitzetara egindako hurbilketak.
  • Dramaturgia akzio plastiko sortzaile gisa.
  • Antzerki-lengoaia baten saiakerak.

Ibilbidean bai Paco de La Zarandak eta baita Eusebio Calongek, La Zaranda konpainiarekin egin/bizitu dituzten jaialdi eta birak kontaezinak dira, hogeita hamar herrialde baino gehiago, lau kontinentetan, honako lan hauekin: Olimpic Theater de Toga (Japón),  Theatrer del Welt de Berlin, Bienale de Bonn, Festival der Ruhr. Duisburg , Bienal de Venecia, Stage Theater Festival de New York, Theater Festival de Cleveland, International Theater en Pensilvania, Latino de Miami, Festivales de Teatro de Tolouse, Nantes o Marsella, Quijote de París, Festival de L’Aquila, Internacional de Polveriggi-Ancona, Almada en Portugal, Fitei de Oporto, Festival de Buenos Aires, Santiago a Mil de Chile, Cervantino de Guanajuato, Latinoamericano de Bogotá, Internacional de El Cairo, etc… y recientemente en la Cricoteka de Cracovia. Ha tenido residencia artística en el Theatre Sorano​ de Toulouse, o en la Biennale di Venezia. Producido por el Teatro Español de Madrid, Teatre Romea de Barcelona, Festival Temporada Alta de Girona, o Teatro Picadero de Buenos Aires. Siendo premiados por la crítica en Madrid, Barcelona, Montevideo, Buenos Aires, Nueva York, La Habana o El Cairo entre otras ciudades. obtuvieron con su compañía La Zaranda el Premio Nacional de Teatro en 2010.

Irakasle gisa leku hauetan eman dituzte ikastaroak: State University de California, Bienal de Venecia, CCBB internacional de Sao Paulo Y Rio de Janeiro, Institut del Teatre de Barcelona,  Creador-es Valencia, Eòlia Escola Superior d’Art Dramàtic de Barcelona, Universidad de Almería, Teatro de La Abadía de Madrid.​

Baita hitzaldiak eman dituzte leku hauetan: Instituto Cervantes de Nueva York edo Cracovia, Unibersidad Mirail de Tolouse, University de Philadelphia, Villanova, Universidad Nacional de las Artes (Buenos Aires), Universitá Roma 3,  Escola de Pensament del Teatre Lliure de Barcelona, Universidad Complutense y Universidad Carlos III de Madrid, CSIC. (Centro Superior investigaciones Científicas), Universidad de Cantabria, Universidad de Sevilla, etab.

Logotipo-ENT-NAE
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.