DANTZA GARAIKIDEKO TAILERRA BECKY SIEGELEKIN

Becky Siegel ENTNAEra itzuliko da dantza garaikideko tailer hau Arte Eszenikoen komunitateari eskaintzeko. Saio bakoitza bi zatitan oinarritzen da, lehenengoa teknikan eta bigarrena inprobisazio koreografikoan. Teknika atalean luzaketak, ariketa basikoak eta koreografia motzak landuko dira. Arnasketa, oinkada, musikaltasuna, bizkortasuna eta tensiorik gabeko mugimendua lortzeko aukera ematen duen kolokazio egokia bideratzen dira, guzti hau arreta pertsonal handiarekin, bakoitzaren arazoak zuzentzeko eta lesioak saihesteko. Inprobisazio-lanak kontzientzia teknikoa indartzen du eta norberaren lengoaiaren bilaketa, taldearen aukera koreografikoaren esplorazioarekin uztartzen ditu. Tailer hau dantzako eta antzerkiko profesionalak eta dantzan esperientzia duten beste ikasle batzuk birziklatzeko, teknikoki aurrera egiteko eta arte koreografikoaren ezagutzan sakontzeko aukera bat da.

Becky Siegelek lau hamarkada baino gehiago daramatza dantza erakusten, bai profesionalei eta baita afizionatuei ere. Dantzari, koreografo, dantza irakasle eta zuzendari bezala, Siegelek inprobisazioaren praktikan baliabide hoberenak aurkitu ditu hobekuntza teknikorako eta baita bilaketa artistikorako. Jatorriz iparramerikarra, New Yorken dantzari trebatua, Becky Nafarroan bizi da 1992tik, eta "Tempomobile" eta "Kon moción" dantza konpainiak zuzentzen ditu bertan. Arteetan lizentziaduna da Columbiako Unibertsitatean (New York), eta Arte Eszenikoetako masterra du Rey Juan Carlos Unibertsitatean (Madril). Nafarroako Antzerki Eskolako irakaslea izan zen 1993 eta 2018 artean.

Datak: Astearteetan, irailaren 19tik ekainaren 11ra arte 17:30etatik 19:30etara.
Izen emateak: abuztuaren 21etik aurrera, 9:00etatik 14:00ak bitarte ENTNAEko bulegoan.
Matrikula: 350 €

informazio gehiago: gure gulegoan San Agustín Kalea, 3, 9:00etatik 13:30etara. Telefonoz, 677160083, edo posta elektronikoz informazioa eskatuz hurrengo helbidera: formacion@laescueladeteatro.com

 

Kartela. Dantza garaikideko tailerra, teknika eta inprobisaketa Becky Siegelekin
Logotipo-ENT-NAE
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.